(1.mailako Entrenatzaile Ikastaroko Bloke Komunaren baliokidea)
Eskola-kirolean teknikari-lanak egin ahal izateko adierazitako ikastaro ofiziala. 60 orduko urrutiko prestakuntza-ikastaro bat da, lehen sorospenei, portaeraren oinarriei, kirolari eta desgaitasunari eta kirol-antolaketari buruzko edukiekin.
JARDUERA MOTA: Kurtsoa
KIROLAREN ALORRA: Kirol teknikarien prestakuntza
HARTZAILEAK: Prestakuntzarik gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Izen emate orria eta Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak) (deskargatu 18 urtetik beherakoak)
- NANaren fotokopia, bi aldeetatik.
- DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak. QR kodea duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da. Non konpultsatu:ikusi hemen
- Izena eman dutenek, gainera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, kirol-titulu ofizialik ez dutela adierazteko. (adibidea)
- Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria. Bankuko ziurtagiria.
SARBIDE FROGRAREN EGUNA ETA ORDUA: irailak 24, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. (ikus eranskina) Miribillako Kirol Etxea – Bilbo Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea. Matrikulatzeko momentuan adieraziko zaizue ordu zehatza.
ONLINE IKASTAROAREN HASIERA: Irailak 27. Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.
AURREZ-AURREKO AZTERKETA: Urriak 29, arratsaldez.
HIZKUNTZA: Euskaraz (gazteleraz egiteko aukera 45 urte eta urtetik gorako pertsonentzat, izena emateko momentuan).
IZEN-EMATEAK: irailaren 6tik 22ra (biak barne).
monitoreak@asfedebi.eus helbidera bidali beharko da aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.
OHARRA: QR koderik ez duen DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokidea dutenen kasuan, dokumentu konpultsatua aurrez aurre aurkeztu beharko dute gure bulegoan.
HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKRIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia). Ordutegia, astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara eta 16etatik 19etara.
- Izen-emate prozesuarekin egon daitezkeen zalantzak argitzeko: 944037800 telefono zenbakian edo monitoreak@asfedebi.eus helbide elektronikoan.
Izena emateko azken eguna: 2021/09/22.
TOKI KOPURUA: 350 pertsona (35 pertsona talde bakoitzean).
PREZIOA: 50€, Asfedebiren kontu zenbakian ordaindu beharko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank). Kontzeptuan izen abizenak jarri.
ERANSKINA
SARRERA FROGAK
1) Lokotx Biltzea: 1,25 metrora jarritako 10 lokotxak jasotzea, saskiratzeko orduan, metro bateko gutxieneko distantziatik jaurtita. Gutxienez 4 lokotx sartu. Proba lasterka egin beharko da. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.
2) AUKERATZEKO
- A) Zaku Eramatea: 15kg-ko zakuarekin 20 metroko 3 untze. 3 aukera probaren gutxieneko marka egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.
- B) Txinga Eramatea: 15kg-ko txinge-kin 20 metroko 3 untze egin txingak lurrera erori gabe. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.